martes, 26 de febrero de 2013

Nerearen ipuina

Gose handiko beldarra.
Ilargi beteko gauean, hosto gainean arrautzatxo bat zegoen. Igande goizean, eguzkia bero jotzen hasi zenean KARRASK!! beldar txikitxo bat sortu zen arrautzetatik.
Gose handia zeukan, eta zer jango.Astelehenean sagar bat karraskatu zuen baina gose handia hala ere. Asteartean madari bi krraskatu zituen baina gose handia hala ere. Asteazkenean hiru aran karraskatu zituen baina gose handia hala ere. Ostegunean lau marrubi karraskatu zituen baina gose handia hala ere. Ostiralean bost laranja baina gose handia hala ere. Larunbatean txokolate tarta zatia, izozkia, pepinoa, suitzako gazta pixka bat, xerra, piruleta, gerezi-gozoki zatia, saltxitxak, madalena eta sandia karraskatu zituen.
Gauean, orduan tripako mina!
Igandean beldarak hosto berde guztiak karraskatu zituen eta hobeto jarri zen. Orduan gordetegi bat eraiki zuen eta han egon zen aste bi edo gehiago. Gero gordetegia karraskatu zen eta zulotik irten zen... tximeleta eder bat! 

No hay comentarios:

Publicar un comentario