domingo, 28 de octubre de 2012

Abestiak



Hauexek dira hilabete honetan ikasi ditugun abestiak:
-Txantxibiri.
-Txoriak txori.





Hemen dituzue orain, bi abesti hauen letrak eta baiata ere youtuben agertzen diren bideoen helbidea, etxean nahi izanez gero praktikatzeko.
Txantxibiri

Txantxibiri, txantxibiri gabiltzanian
Elorrioko kalian,
hamalau atso tronpeta jotzen
zazpi astoren gainian.

Astoak ziren txiki-txikiak,
atsoak, berriz, kristonak!
Nola demontre konpontzen ziran
zazpi astoren gainian (bis).

Saltzen, saltzen,
txakur txiki baten karameluak,
Está muy bien!
esaten du konfiteroak (bis).

Cuando vamos a Otxandiano
karnabal egunian,
me cagüen la mar,

comeremos chocolate
sonbreruaren gainian.

Txoria txori

hegoak ebaki banizkio
neria izango zen
ez zuen aldegingo
bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...txoria nuen maite

Esaerak


Gaizki esanak barkatu, eta ondo esanak gogoratu.

lunes, 22 de octubre de 2012

Jaietako argazkia

 Basauriko jaietan klaseko ikasleok kuadrilla ezberdinetako arropa tipikoak ekarri genituen. Hona hemen egun horretan atera genituen argazkiak.

jueves, 18 de octubre de 2012

Esaerak




Honako hauek dira urrian klasean ikusi ditugun esaera zaharrak:
-Bakoitzak bere astoari, arre.
-Ez da ogirik nekerik gabe.
-Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.

martes, 16 de octubre de 2012

Hasiera




Dagoeneko martxan jarri dugu lehen hezkuntzako hirugarren mailakoen bloga. Hemen, klaseko gertakari garrantzitsuenetaz jabetzeko aukera izango duzue. Animatu zaitezte bloga bisitatzera.