martes, 26 de febrero de 2013

Albaren ipuina

Lore arraroak.
Egun batean nire gurasoak eta ni loredenda batera joan ginen. Loredendan lore bat erosi genuen nire ahizpari oparitzeko.
Geroago nire ahizpari lorea eman genionean, asko gustatu zitzaion. Baina lo egitera joan nintzenean amets bat euki nuen. Ametsean loreak hortz zorrotzak, begi handi-handiak eta atzazkal luzeak zeuzkaten. Ni beldurtuta nengoen . Orduan nire gurasoengana joan nintzen baina nire inguruko gauza guztiak lore beldurgarriak ziren eta nire gurasoak ere. Bapatean oihukatu nuen:
- Aita! ama! non zaudete?
Eta nire gurasoek erantzun zuten:
- Hemen, hemen gaude.
Eta pentsatu nuen nire bururrako...
- Ai ene gainera loreak hitz egiten dute!
Azkenean nire ahizpa esnatu ninduen eta konturatu nintzen amets bat izan zela. Nire gurasoengana joan ginen dena kontatzera eta besarkadak eta musuak ematera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario